IGE eta Ikastetxeentzako alea

IKASLARIN osasun zerbitzuaren protokoloa

ESKOLA ASEGURUAREN LAGUNTZA MEDIKOA IKASTETXE ETA GURASO ELKARTEENTZAT (IGEak)

2016/17 IKASTURTEA

1.- Orokortasunak................................................................ 2 orr. 2.- Ordutegia eta prozedurak ............................................. 3 orr. 2.1.- Goizeko gela 2.2.- Astelehenetik ostiralera 9:00etatik 19:00 arte 2.3.- Astelehenetik ostiralera 19:00 etatik aurrera 2.4.- Larunbatak eta igandeak 3.- Hitzartutako osasun zentroak ....................................... 5 orr. 4.- Irteerak eta udalekuak ........................... ....................... 5 orr. 5.- Dentistak ......................................................................... 6 orr. 6.- Betaurrekoak .................................................................. 6 orr.

1

IGE eta Ikastetxeentzako alea

1.- OROKORTASUNAK IKASLARIN ikastetxeetan laguntza medikoa ematen duen zerbitzu mediko pribatu bat da. Astelehenetik ostiralera goizeko 09.00etatik arratsaldeko 19.00etara ematen du, IGEek edo eskolek antolatutako jardueretan. IGEak edo Eskolak antolatutako daude.

Eskola Kirola jarduerak ere aseguruaren barne

IKASLARIN S.L. ez da larrialdietarako zerbitzua, osasun laguntzako zerbitzua baizik. Ikastetxeetan istripuak gertatuz gero soilik arreta emango zaie haurrei. Inolaz ere ez zaie arreta emango ohiko gaixotasuna dutenei. Osasun laguntza Ikastetxeak edota IGEko arduradunek soilik eskatuko dute eta ez ikaslearen familiak. Hauek, izatekotan, ikastetxeari edo IGEari gertatutako istripuaren berri emango diote. Osasun laguntza ikastetxe berean izango da kurtso hasieratik (iraila) kurtso amaiera arte (ekaina). Zauritutako ikaslea heldu batek lagunduta egon beharko da laguntza medikua jasotzean emango zaion informazioa modu egokian jaso ahal izateko. Ikaslarineko laguntza medikua jaso ostean, hurrengo egunetan egoera ez bada hobetzen, berriro deitu beharko da Ikaslarinera beste kontsulta bat eskatzeko. Aseguru etxeak ez du hartuko lekualdaketen edo Osasun Zentro Publikoetan (OSAKIDETZA) izandako gastuen ardura eta ikaslearen familiaren ardurapean geratuko dira, osasun txartela erebiliz edo zuzenean ordainduz.

LEKUALDAKETAK IKASLARINeko medikuak erabakiko du ikaslea aholkatutako zentrora joan beharko den ala ez, bestelako kalteak baztertzeko. Familiak, legezko tutoreak edo ikastetxearen arduradunak eramango du ikaslea, medikuak ikastetxean egindako txostena klinikara eramaten. IKASLARIN izango da beti ikaslea osasun zentrora lekualdatzea erabakiko duena. Premiazko lekualdatzea Jasotako kalteengatik ikaslea osasun zentro batera eraman behar izanez gero anbulantziaren bidez egingo da, 112ra deituz. Gero IKASLARIN jakinaren gainean jarri beharko da eskola aseguruan sartzeko. IKASLARIN (94.443.77.82 / 691 849 861 / 691 849 858)

2

IGE eta Ikastetxeentzako alea

Ikastetxetik ospitalera taxian egindako lekualdaketak polizaren estalduratik at gertatuko dira, laguntza medikoaren bermeak ez baititu bidaiaren gastuak estaltzen. IKASLARINeko medikuak ezingo du inondik inora ikaslea hitzartutako klinikara eraman, bideko segurtasun lege berriak zehazten duenez haur guztiak homologaturiko jesarlekuetan bidaiatu behar baitute.

Edonola ere, jesarleku hauen beharrik ez izatekotan ere, medikua ezingo da ikaslearen segurtasunaz arduratu lekualdaketan istripu bat gertatuko balitz. Beraz, lekualdaketaren ardura adin-txikikoen tutoreek izango dute. ASISTENTZIA DENBORA Laguntza medikoa ikastetxean ahalik eta denbora laburrenean emango da. Garrantzitsua da osasun laguntza behar duen ikaslea laguntza hau ematen ohi den tokian itxoiten egotea, beharrezkoa ez den denborarik ez galtzeko. Horretarako IKASLARINeko teknikariek esango diote ikastetxeari medikuak gutxi gora behera zenbat denbora emango du ikastetxera iristeko. Ikaslearen arduradunek medikua ez itxarotea eta osasun zentru batera eramatea erabakiz gero, haien irizpide jarraituz eta ezinbesteko larrialdi bat ez denean, haien ardura izango dira osasun laguntzak ekarriko dituen gastuak.

2.- ORDUTEGIAK ETA PROZEDURAK 2.1.- GOIZTIARRAK / GOIZEKO GELA. Zerbitzu honetan parte hartzen duten umeek goizeko 08:00etatik aurrera jasoko dute laguntza medikoa. IKASLARINERA DEITU: 944437782 / 691849861 / 691849858 / FAX: 944101007. 2.2.- ISTRIPUA GOIZEKO 09:00AK ETA ARRATSALDEKO BITARTEAN GERTATUZ GERO (ASTELEHENETIK OSTIRALERA).

19:00AK

IKASLARINERA DEITU: 94.443.77.82 / 691 849 861 / 691849858 / FAX: 944101007.

Aurreneko bi kasuetan deia jasotzean osasun koordinatzaileak baloratuko du, honek ikastetxearekin harremanetan jarriko da eta hurrengoa erabaki ahal izango du: - Egoera ikastetxean bertan konpondu ahal bada medikua ikastetxera bidaliko du. Medikua ikastetxera joango da beharrezko laguntza emateko. Sendaketa bertan egingo da. Bestelako proba bat egiteko Medikuak hitzartutako osasun zentro batera eramatea erabakiz gero, ikastetxeko arduraduna familiarekin, tutoreekin edo haurraren arduradunarekin harremanetan jarriko da, eta erabakiko dute nork eta nola eramango duen haurra. Osasun laguntza denbora egokian eman ezingo den zonaldeetan osasun zentro batera bideratuko da.

3

IGE eta Ikastetxeentzako alea

- Ikastetxean bertan konpondu ezin bada, istripua jaso duen ikaslea osasun zentro batera bideratuko da hurrengo irizpideak jarraituz: istripua jaso duenaren behar medikoak eta ikastetxeetatik hurbiltasuna. Familiak haurra edozein osasun zentrora eramango duten kasuetan, IKASLARINeko baimenik gabe, familiak ordaindu beharko ditu gertatutako gastuak.

Bilbotik urrun dauden zonaldeetan edota itxaron aldia luzatuz gero ikastetxeei erreferentzi zentro bat emango zaie haien baliabidez bertara joateko. Justifikatutako itxaron aldia kasu zehatz hauek kenduta ikastetxe hauek jasoko duten osasun laguntza Bilbo handiko ikastetxeena bezalakoa izango da. Oharra: Medikuak ez du inondik inora ikaslea eramango, nahiz eta ikaslearen istripuan gertatukoa azaltzeko txosten bat egingo duen eta jarraitzeko pausuak adieraziko dituen. 2.3.- ISTRIPUA 19.00AK ONDOREN GERTATUZ GERO: Ikaslea aholkatutako osasun zentro batera eramango da, (zerrenda begiratu) eta hurrengo egunean IKASLARIN gertatutakoaren jakinean jarri beharko da. IKASLARIN: 94.443.77.82 / 691 849 861/ 691 849 858

2.4. ISTRIPUA LARUNBATEAN EDO IGANDEAN GERTATUZ GERO IGEak edo ikastetxeak antolatutako eskolaz kanpoko ekintza betean Ikaslea aholkatutako osasun zentro batera eramango da (zerrenda begiratu) eta berehala IKASLARIN jakinaren gainean jarri beharko da, horrela osasun zentroak beharrezko dituen datuen tramitazioa egin ahal izateko. IKASLARIN: 691849861 / 691849858 Bi kasuetan klinikara iristean ikaslearen datuak emateaz gain, ikastetxearen izena eta Ikaslarin-en asistentzia medikoa jasotzen duela esan behar dugu

4

IGE eta Ikastetxeentzako alea

3.- OSASUN ZENTROAK Klinikara iristean ikaslearen datuak emateaz gain, ikastetxearen izena eta Ikaslarin-en asistentzia medikoa jasotzen duela esan behar dugu BILBAO ETA EZKUINALDEA

EZKERRALDEA DURANGO – AMOREBIETA OROZKO - LLODIO BIZKAIA

DENTISTAK

CLÍNICA GUIMÓN traumatologia XXI- Manuel Allende, 24, Tel. 944215200 CLINICA VIRGEN BLANCA Maestro Mendiri 2. Tel 94.4127011 IQM ZORROTZAURRE Ballets Olaeta, 4. Tel. 94 475 50 00 HOSPITAL QUIRÓN BIZKAIA Leioa-Umbe errepidea, 33 bis. Erandio - 902.44.55.95 SAN JUAN DE DIOS KLINIKA, Murrieta etorbidea, 70 – Tel 94.4939900 CENTRO GANE - Gane kalea - 94.673.03.12 - Fax 94.673.04.04 CENTRO ALAIA – José Matía, 6. Tel 946 726 682 INSTITUTO CLINICO QUIRURGICO DE OFTALMOLOGIA ICQO C/ Virgen de Begoña 34 Tfno. 944733545 MILLENIUM DENTAL INDAUTXU - Calle Manuel Allende, 15. Bilbao. Tel. 94.421.20.214

4.- IRTEERAK ETA UDALEKUAK Ikaslarin-era abisatuko zaio zein irteera edo joan-etorri egingo diren, baita ikasle kopurua eta nora joaten diren. Udalekuak ikastetxean bertan egiten direnean urteko eskola aseguruaren barne sartuko dira, eta beraz, istripua izandakoan hartu beharreko neurriak aurretik aipatutakoak dira. Oporraldian ikastetxetik kanpo estalduratik kanpo geratuko dira.

egiten

diren

jarduera

guztiak

aseguruaren

Gaua ikastetxetik kanpo pasatzea dakarten jarduerak estalduratik kanpo geratuko dira.

5

IGE eta Ikastetxeentzako alea

5.- DENTISTAK Istripuan zauritutakoak dentistaren beharra izanez gero, eman beharreko urratsak honakoak dira: IKASLARINera deitu (94.443.77.82 / 691 849 861 / 691849858) istripuaren berri eta zaurituaren datuak emateko.

Dentistaren beharra dutenek euren ohiko dentistara jo dezakete. Kasu honetan faktura aurretik ordaindu beharko da eta ondoren MGSra (Elcano Kalea 4, 48009 Bilbao) bidali ikaslearen arduradunaren NAN kopia batekin dirua berreskuratzeko (601 €ko muga). Hitzarturiko dentista batengana jotzeko aukera ere badago. Bertan ez da ezer ordaindu behar. Kasu honetan IKASLARIN arduratuko da zentro hauei istripuaren berri emateaz. 6.-BETAURREKOAK Istripu baten eragina eta osasun-laguntzak ekartzen dituen ustekabeko haustura sartuta (150€etarainoko polizan muga dezan)

betaurrekoetako

IKASLARINEK ADOSTU EDO IKUSKATU EZ DITUEN LAGUNTZEI EZ ZAIE ARRETARIK EMANGO

6

IGE eta ikastetxeentzako protokoloa 16-17.pdf

There was a problem previewing this document. Retrying... Download. Connect more apps... Try one of the apps below to open or edit this item. IGE eta ...

230KB Sizes 6 Downloads 540 Views

Recommend Documents

DCI-IGE-Introduction.pdf
There was a problem previewing this document. Retrying... Download. Connect more apps... Try one of the apps below to open or edit this item.

lokailuak eta konektoreak.pdf
Horrelakoak dira eguneroko elikagaiak, jan eta edaten dituguna, baina beste era batera ere esan. daiteke. Karbohidratoak, gantzak, proteinak, bitaminak, ...

2017_02_AHO_BBN_LEKUA eta TOKIA.pdf
There was a problem previewing this document. Retrying... Download. Connect more apps... Try one of the apps below to open or edit this item.

2018_01_AHO_BBN_LEKUA eta TOKIA.pdf
2018_01_AHO_BBN_LEKUA eta TOKIA.pdf. 2018_01_AHO_BBN_LEKUA eta TOKIA.pdf. Open. Extract. Open with. Sign In. Details. Comments. General Info.

http://foroigeloughrea.org [email protected] Foróige ...
The Christmas Foróige disco will be held in Milltown Community Centre on Friday. December 6th 2013. This is hosted by Milltown Foroige Club and will have most clubs in the county attending. This is a members-only disco, and will have leaders from al

HPS Euskara jarrerak eta iritziak.pdf
There was a problem previewing this document. Retrying... Download. Connect more apps... Try one of the apps below to open or edit this item. HPS Euskara ...

Eranskina -Ikasleen eskubide eta betebeharrak.pdf
Whoops! There was a problem loading more pages. Retrying... Eranskina -Ikasleen eskubide eta betebeharrak.pdf. Eranskina -Ikasleen eskubide eta ...

Rutherford_en eredu atomikoa eta atomoaren adierazpena.pdf ...
There was a problem previewing this document. Retrying... Download. Connect more apps... Try one of the apps below to open or edit this item. Rutherford_en ...

1- Elkarzutak eta paralelak ariketak_SOPELA.pdf
Try one of the apps below to open or edit this item. 1- Elkarzutak eta paralelak ariketak_SOPELA.pdf. 1- Elkarzutak eta paralelak ariketak_SOPELA.pdf. Open.

MARI ANBOTOKOA ETA OLAGIZONA.pdf
herriarekin batera. J.M. Etxebarria ( Gure Fabulak, bertsoz). Page 1 of 1. MARI ANBOTOKOA ETA OLAGIZONA.pdf. MARI ANBOTOKOA ETA OLAGIZONA.pdf.

ETA 2015 Elliott.pdf
There was a problem previewing this document. Retrying... Download. Connect more apps... Try one of the apps below to open or edit this item. ETA 2015 Elliott.

ESKERRAK ETA ESKAERA.pdf
Sign in. Page. 1. /. 1. Loading… Page 1 of 1. Whoops! There was a problem loading this page. Retrying... Whoops! There was a problem previewing this ...

Euskara eta Twitter.pdf
Page 3 of 45. Euskara eta Twitter.pdf. Euskara eta Twitter.pdf. Open. Extract. Open with. Sign In. Main menu. Displaying Euskara eta Twitter.pdf. Page 1 of 45.

Lotura sinple eta anikoitzen interpretazioa.pdf
Lotura sinple eta anikoitzen interpretazioa.pdf. Lotura sinple eta anikoitzen interpretazioa.pdf. Open. Extract. Open with. Sign In. Main menu. Displaying Lotura ...

BI ANAI ETA SORGINA.pdf
Whoops! There was a problem loading more pages. Whoops! There was a problem previewing this document. Retrying... Download. Connect more apps.

ERTZAK ETA ITZALDURAK -1-O.pdf
Download. Connect more apps... Try one of the apps below to open or edit this item. ERTZAK ETA ITZALDURAK -1-O.pdf. ERTZAK ETA ITZALDURAK -1-O.pdf.

L.S.B, Ana eta E egunetan.pdf
Page 1 of 4. Page 1 of 4. Page 2 of 4. Page 2 of 4. Page 3 of 4. Page 3 of 4. L.S.B, Ana eta E egunetan.pdf. L.S.B, Ana eta E egunetan.pdf. Open. Extract.

Download the pdf of the n°3 ETA Memo
Page 1 ... and the firms create a stake for corruption. PUBLIC AND PRIVATE ... procedures is to create competition between firms in order to reduce the to reduce ...

Exocometary gas in the HD181327 and Eta Corvi ... -
Disks and Planets Seminars. January 9, 2017. Wednesday 12th at 11:00 in the SALA SEMINARIO at CALAN: "Exocometary gas in the HD181327 and Eta.

State ETA (Live Date) Polling Location Ballot ... Developers
Sep 24, 2016 - County and. Municipal. State. Local. Alabama. End Oct, 2016. Data Not Expected Mid Oct, 2016. Mid Oct, 2016. End Oct, 2016. End Oct, 2016.

BENJAMIN TESTA ETA KZL-KO 2. JARDUNALDIA ...
Calle Nombre Club Marca. FINAL 2. Licencia Año. 1 000318659 SARASUA ESNAL PAUL 2007 ZARAUTZ BALEA I.K. 59:59:59.5 25m-M. 2 000331316 ISASTI ...

Serieak Benjamin testa eta Kzl zARAUTZ.pdf
There was a problem previewing this document. Retrying... Download. Connect more apps... Try one of the apps below to open or edit this item. Serieak ...

Naturaren Zientziak LH Higienea eta osasuna.pdf
Whoops! There was a problem loading more pages. Retrying... Naturaren Zientziak LH Higienea eta osasuna.pdf. Naturaren Zientziak LH Higienea eta osasuna.pdf. Open. Extract. Open with. Sign In. Main menu. Displaying Naturaren Zientziak LH Higienea eta

Download the pdf of the n°3 ETA Memo
Page 1 ... and the firms create a stake for corruption. PUBLIC AND PRIVATE ... procedures is to create competition between firms in order to reduce the to reduce ...