Aisialdiko begirale lana

180 hitz gutxienez

Egitekoa. Erantzun iezaiozu lagun batek bidali dizun gutun honi. Eskaerari uko egin behar diozu laguna mindu gabe.

Kaixo, Josu: Aspaldiko. Zer moduz? Badakizu urtero bezala begirale lana egingo dudala. Aurtengo udako kanpaldietan inoiz baino ume gehiago izango ditugunez, begirale lana egiteko gazte gehiago behar dira, baina arazo handiak izaten ari gara jendea topatzeko. Hori dela eta, zurekin gogoratu naiz, honelako gauzetarako beti prest egoten zarelako. Zer iruditzen? Gauza ikusten duzu zeure burua? Kanpaldian denetariko jarduerak antolatzen dira euskaraz, ingelesez eta frantsesez: eskulan tailerrak, lehiaketak, txangoak. Umeak, txikiak badira ere, oso-oso jatorrak dira. Ez zait besterik bururatzen. Zalantzarik baduzu, galde iezadazu. Sekulako poza hartuko nuke onartuko bazenu. Elkarrekin primeran pasatuko dugu. Besarkada handi bat. Aio! 

1

Nola hobetu mugikortasun gutxiko pertsonen bizimodua

180 hitz gutxienez

Egitekoa. Elbarrituen elkarte bateko kidea zara. Gurpildun aulki batean ibili behar duzu eta egunero traba handiak topatzen dituzu zure inguruan. Idatzi Hiri Ekologia eta Mugikortasuneko zinegotziari zure iritzia emateko eta proposamenak egiteko.

2

Haurren zaintza aitona-amonen esku

250 hitz gutxienez

Egitekoa. Guraso askok aitona-amonengana jotzen dute haurrak zaintzeko. Idatzi gai honi buruzko hausnarketa blog batean argitaratzeko.

Aitona-amona batzuek asko disfrutatzen dute.

“Guraso askok errazegi jotzen dute aitona-amonengana”.

Krisiaren ondorioz, familien egoera ekonomikoa kaskartu. “Aitona-amonek ez diete haurrei batere mugarik jartzen. Mimatu egiten dituzte”.

“Askotan aitona-amonak parkeetan iloben atzetik, harrapatu ezinik”.

Aitona-amonek nahikoa lan egin dute bizitzan. Familia eta lana uztartzeko arazoak.

3

Gazteak atzerrira

250 hitz gutxienez

Egitekoa. Unibertsitate ikasketak bukatu zenituen iaz eta, lanik topatu ez zenuenez, atzerrira joatea erabaki zenuen. Zure bizipenetatik abiatuta, idatzi hausnarketa unibertsitateko aldizkarian argitaratzeko.

 Beste kultura batzuk ezagutzeko aukera.  Nor bere kabuz moldatzen hasi.  Gazte asko langabeziak bultzatuta atzerrira.

 Ikerkuntzarako baldintza hobeak atzerrian.  Hemen ere behar da gazte jende prestatua aurrera egiteko.

 Familia eta lagunak urruti.

 Atzerriko lanpostuak ez dira uste bezain onak.

 Gaur egungo garraiobide eta teknologia berriei esker, mundua txikiagoa.

 Euskal Herriko enpresa askok beste herrialde batzuetan dituzte lantegiak.

4

Idazlanak EREDU BERRIA.pdf

... antolatzen dira euskaraz, ingelesez eta. frantsesez: eskulan tailerrak, lehiaketak, txangoak. Umeak, txikiak badira ere,. oso-oso jatorrak dira. Ez zait besterik bururatzen. Zalantzarik baduzu, galde. iezadazu. Sekulako poza hartuko nuke onartuko bazenu. Elkarrekin primeran pasatuko. dugu. Besarkada handi bat. Aio!

892KB Sizes 3 Downloads 191 Views